Nortzuk Garen

Dorronsoro Anaiak harategia eta urdaitegia da, eta aurrez prestatutako janariak ere saltzen ditugu. 1987an sortu zuten Xabier eta José Antoniok. Harrez geroztik lanean aritu gara produktu guztietan kalitate onena prezio hoberenean eskaintzeko. Kalitatearen MERKALITATEA izendapena dugu eta UNE-175001-1:2004 araua ere betetzen dugu, hain zuzen ere gure ongi egitea onartzen dutenak.

Ezkerreko argazkian, ezkerretik eskuinera: José Antonio, Esther, Juan Mari eta Xabier. Astelehenetik ostiralera aurkituko gaituzu 8.30etik 13.30era eta 16.30etik 20.00etara. Larunbatetan, berriz, 8.30etik 13.30era irekitzen dugu.


Errenteriako “ERRENKOALDE” merkatarien elkarteko kide gara, eta herriko jarduera guztiak babesten ditugu.

  • Gipuzkoako Merkataritza Federazioko kideak
  • Harakinen Txahalbehi “EROSKETA TALDEA” kolektiboan gaude sartuta.